Sarrera
Proiektua
Jarraipen Zientifikoa
Argazki- ibilaldia
Kontaktua
Bideoa
Hizkuntza: castellano / english / français

 

Argazki-ibilbidea
Bideoa
 

Gaur egun, duna-sistema gutxi dago euskal kostaldean. Halere, garai batean, duna-sistemak ugariak ziren hondartzetan. Azken 200 urteotan, asko murriztu dira duna-sistemak; kasurik onenetan, horien zati txikiak bakarrik geratu dira eta horrek hondartzen eta kostaldearen egonkortasuna txikitu du eta ozta-ozta bizirik irautea beste inon aurkitu ezin daitezkeen espezieek.

Laidako dunak –Lagan daudenekin batera– Urdaibaiko Biosferaren Erreserban izan diren duna-sistema bakarrak dira. Laidako hondartzan 1950eko hamarkadaren erdi ingururaino izan ziren dunak, baina itsasoko ekaitz handi baten ondorioz, desagertu egin ziren. 1960ko hamarkadatik aurrera, gizakiak kostaldean eragin zuen presioaren ondorioz (zapaltzea, harea ateratzea, ibilgailuak, etab.), dunetako landarediak ez zuen hondartzan finkatzerik izan, eta, hala, itsasoaren eta haizearen ekintza areagotuta, ingurua higatu eta harea galdu zen.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren helburu nagusietako bat ekosistema naturalak birsortzea eta kontserbatzea da.

Laidan bat egiten dute interes sozialak –aisialdian hondartzaz arduraz gozatu eta erabiltzeko– eta duela 50 urte desagertutako ekosistema bat birsortzeko interes ekologikoak. Dunak daudeneko itsasadarraren zonaldea Urdaibaiko Itsasertza eta Paduretako GKE
(ES2130007)-an eta Urdaibaiko itsasadarreko HBEB (ES0000144)-an dago. Urdaibaiko dunak (13,3 ha) azalera handiena dutenak dira euskal kostaldean. Natura 2000 sarean 32,2 duna ha daude. Horietatik, Urdaibaiko dunak euskal GKE-en 41,3 % dira azaleran. Ekosistema horiek oso eskasak eta eraldatuak dira.
Gainera, desagertzeko arriskuan daude.Laida hondartzako berreskuratze proiektuak Europear Batasunaren LIFE-Natura finantziaketa-tresnak bultzatuta dago.

Laida hondartzako duna- sistemaren berreskuratzea

[ LIFE / NATURE / 000031 / ES ]

(Urdaibai)